BERE BIZITZA

Haroko Diego Lopez V.a Bizkaiko XI. jauna izan zen (1295 - 1310). 1300ean Bilbo berreraiki zuen.

Don Diego Lopez de Haro V Bilboko hiria sortu zuen herri itunen bidez, eta hauek Orduinatik Bermeorako bideak eraiki zituzten. Bide hauetatik merkatariak pasatzen ziren, horri esker ekonomia handitu zen eta Bizkaiko hiri nagusiena bihurtu zen.

Santiago katedralaren inguruan antolatu zen hiria, zazpi kale barruan eta harresiz inguratua.
Bizkaiko IX. jauna ondorengorik gabe hil zenean, Bizkaiko jaurgoa eskuratzeko borroka handia egon zen Diego Lopez V.aren eta Maria Diaz I.aren artean. Diegoren anaia eta Mariaren aita Lope Diaz III.a hil zutenean Aragoiko erregearen zerbitzura jarri zen, baina Gaztela eta Aragoiko erregeek bakea sinatu zutenean Bizkaiara itzuli zen. Bizkaiko jaun titulua lortu zuen Lara etxekoen laguntzari esker.
Bere iloba Maria Lopezen senarrak, Bizkaiko jaurgoa eskuratu nahi zuen eta zazpi urte iraun zuen eta auziari amaiera eman zion akordio baten bidez, 1307ko akordioa deitua hau dio: Diego Lopez hil arte Bizkaiko jauna izango da, eta hil ondoren Maria Lopezek bereganatuko du Bizkaiko jaurgoa. Gaztelako Doña Violetarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten: Lope Diaz, Fernando eta Maria.
Diego Lopez Haroko V.a Algecirasko setioan hil zen eta bere iloba Maria Diaz izango zen Bizkaiko XII.a andrea. Izan ere, Don Diegok hori nahi zuen eta bera hiltzean bere iloba izatea Bizkaiko XII. Andrea.